Albisteak eta iragarkiak

 
Datozen asteotan, Derioko Udal Kiroldegiko fitness makinek itxura berria izango dute. Joan den irailean, Derioko Udalak lizitazioan jarri zuen areto honetarako kirol-makineria berriaren hornidura kirol instalakuntzak modernizatzeko, gimnasioa azken belaunaldiko makineriaz hornituz. Horretarako Udal derioztarrak guztira 93.730 euro (BEZik gabe) bideratuko ditu renting bidez, eta lau urteko epean, guztira 38 makina kardiobaskular erostera: korrika egiteko 6 zinta, 4 bizikleta bertikal, 20 bizikleta indoor, 6 eliptika eta 2 stepper. Bai makineriaren instalazioa, bai bere mantentze eta konponketa egiteko aukera jasotzen dituen alokairu kontratua. Halaber, kopuru honek entrenamendu funtzionalerako material desberdinen erosketa eta baloi medizinalak, pisu errusiarrak, bankuak, eskailera horizontala, kaxa pliometrikoak… bezalako ehun bat osagarriren erosketa jasotzen du. “Kiroldegiko erabiltzaileek instalazio moderno eta batez ere, kirol jardunerako baldintza hoberenetan dauden instalazioez gozatu ahal izatea nahi dugu. Kiroldegiak guztira, 3.036 abonatu dauzka eta bereziki areto honetako makineria eta elementuen erabilera handiagatik, kaltetutako aparatuak azken belaunaldiko aparatuengatik” adierazi du Derioko Alkateak, Esther Apraizek. Urte amaierarako ekipamendu berria bere erabilerarako prest egotea itxaroten da.