Albisteak eta iragarkiak

 

Aurten, Europako Batzordeak aukeratu duen gaiak, oinez eta bizikletaz modu seguruan ibiltzea du ardatz eta honako hau du leloa: Ibili gurekin! Egun horietan, ahalegindu zaitez kotxea ez hartzen, joan oinez edo bizikletaz lanera, eskolara... Udaletik zenbait jarduera antolatu dira:
 
Irailak 18 (asteazkena):
Derioko Herri Ikastetxearekin elkarlanean, eskolako neska-mutilek ibilaldia egingo dute Uribe parkean seinalatutako kilometro osasungarrian, hamaiketako osasungarria egongo da eta ogitartekopoltsa termiko berrerabilgarriak banatuko dira.

Irailak 18 (asteazkena):
Hitzaldia Kultur Birikan, 19:30ean. “Bizitza ohitura osasungarriak”. Txirrindularitzako Gela Pedagogikoko nutrizionistaren eskutik.

Irailak 21 (Larunbata):
Bizikleta-jaia. 11:00etatik aurrera Seminarioko aparkalekuan.

Irailak 22 (Igandea):
Nagusien Etxearekin elkarlanean, nagusiek Ganbeko hariztian seinalatutako kilometro osasungarrian ibilaldia egingo dute; hamaiketako osasungarria egongo da eta motxila termiko berrerabilgarriak banatuko dira.