Albisteak eta iragarkiak

 

Xaker Kirol Zerbitzuetako langileak egiten ari diren greba-egunek udal kirol instalazioetako erabiltzaileen artean eragin dituzten zalantza eta ezinegonen aurrean, Derioko Udaletik honako mezu hau zabaldu nahi dugu. Grebarako eskubidea erabat errespetatzen dugula adierazten dugu, eta nahiko genuke, ahalik eta azkarren, inplikatutako aldeak gogobetetzen dituen akordioa lortzea.

Era berean, jakinarazten dugu udal arduradunen asmoa dela, instalazioen itxieragatik, abonatuei eta erasandako guztiei, greba-egunei dagokien zenbateko proportzionala itzultzea.

Deskontu hori kiroldegiko, udako igerilekuetako eta ikastaroetako erabiltzaile guztiei aplikatuko zaie, erreklamaziorik aurkeztu beharrik gabe.

Diru-itzulketa horiek egiteko modua eta epea, grebaren iraupenaren araberakoa izango da, eta ohiko komunikazio-kanalak erabiliko dira horren berri emateko, hori dela-eta, egoera honen aurrean, ulermena eta pazientzia izatea eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko.