Albisteak eta iragarkiak

 

Bide publikoak ahalik eta baldintza onenetan mantentzearen garrantziaz jabetuta, Derioko Udalak udalerriko  bide eta gune publikoak konpontzen, berritzen eta hobetzen jarraitzen du, derioztarren segurtasuna bermatuz.

Gauzak horrela, Udalak 746.816  euro inbertituko ditu guztira Unbe kalea osorik berrurbanizatzeko. Berrurbanizazio lan hauek hasi aurretik, Udalak inguruetan hobekuntza batzuk egiteko aprobetxatuko du. Beste batzuen artean, Polikiroldegiko sarbide berri bat egingo da, eraikinaren albo batean eta sarbide honen hiri-bide-zatian paraleloki kokatuta dagoena eta Unbe kalea Arantzatzu kalearekin lotzen duena. Halaber, Gernikako Arbola Etorbidean, Arantzazu kaleko bidegurutzearen alboan goratutako oinezkoen pasabide bat ere egingo da. Azkenik, Arantzazu kalea eta Gernikako Arbola Etorbidearekin lotzen duen "L" formako bidean zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da. Horrela, Derioko Udalak ibilgailuen sarbidea eta irteera erraztea lortuko du Polikiroldegiaren aurrean dauden aparkaleku-gunetik.

Belako enpresa arduratuko da hasierako hobekuntza guzti hauek gauzatzeaz. Guztira 206.000 bideratuko dira lehen fase hau burutzeko (746.816 euroko aurrekontuaren barnean doa jada) eta amaitutakoan, Unbe kalea osorik berrurbanizatzeko obrak hasiko dira. Urte amaieran hastea aurreikusten da eta 8 aste inguruko iraupena izango dute.