Albisteak eta iragarkiak

 

Jakingo duzuenez, aurreko udazkenean, Udalak 2019ko aurrekontuak egiteko parte hartzeko deia  egin zien bizilagunei. Interes eta hobekuntza proposamen gehien sortu zuen gaietako bat 12 urtetik beherako haurrentzako jolasera eta aisialdira bideratutako instalazio gehiago eta hobeen beharra izan zen.

Hori aintzat hartuz, hobekuntza gune gisa Uribe parkea hautatu zen (behean atxikita dago) eta zegokion analisia egin eta gero, zerbitzu teknikoek 3 aukera hautatu dituzte, txikienek haien gustukoena aukeratzeko.

Erabaki hau hartzeko, 3 eta 11 urte bitarteko derioztarrei etxera paperezko gutun bat bidali dizuegu (behean atxikita). 3 aukerak jasotzen dira eta X batekin haietako bat hautatzeko aukera duzue.

Boto-orria LARRABARRI BASERRIAn eman behar da otsailaren 25etik - martxoaren 8ra bitartean, astelehenetik ostegunera 16:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 18:00etatik 21:00etara.

Aukera bakoitza eta bere ezaugarriak hobeto ikusteko, dokumentazioa gehitu dizuegu jarraian.

Eskerrik asko eta aurrera Derio!!!