Albisteak eta iragarkiak

 

Udalerriko herritarrei jakinarazten zaie onetsi egin direla Derioko Nagusien Etxeko taberna, kafetegi eta jantokiaren ustiapenerako kontratazioa arautuko duten Pleguak. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, eta gehienez ere lau urtez luzatu ahalko da.

Nagusien Etxeko taberna kafetegi eta jantokia ustiapen nahi dutenek, eskaera egin eta pleguetan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Pleguak www.deriokoudala.net webgunean eskura daitezke.

Kontratazio-prozeduran parte hartzeko epea 2019ko otsailaren 16tik martxoaren 4ra (14:00ak arte) izango da.

Aurkezteko lekua: Udaletxea - HAZ - GERTUAN (herritarren arreta zerbitzua)

 Bandoa (PDF 61KB)