Albisteak eta iragarkiak

 
Oinezkoak harrapatzeko arriskua murrizteko eta oinezkoen pasabideak behar bezala argitzeko helburu bikoitzarekin, Udalak 35.600 euro baino gehiago inbertitu ditu udalerriko oinezkoen pasabideetako eta biribilguneetako 10 luminaria aldatzeko. Argi berriek argiztapen hobea ekarriko dute eta, paraleloki, energiakontsumo txikiagoa. Lanak Electricidad Martin enpresak egin ditu eta hilabete bateko iraupena izan dute. Besteak beste, Pagasarri eta Txorierri, Euskalherria eta Mungialde, Gernikako eta Mikel Deuna plaza, Bestorrene eta Mungialde, Santiago eta Rekalde bidegurutzeetan, eta Ganburu (1º zk), Mungialde etorbidea (16º zk) eta Gernikako arbola (1º eta 4º zk) kaleetan burutu dira hobekuntzak. Jarduera berri hau Udalak, oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna bermatuz, bere kaleetan argiteria hobetzen jarraitzearen aldeko apustuaren barne dago. Zentzu honetan joan den apirilean udalak 19.500 euro inbertitu zituen Entrecalles gisa ezagutzen den gunean LED teknologiadun 12 argi berritzeko. Halaber, Euskalherria eta Pagasarrin, udalerriko hiriguneko funtsezko errepide bietan, LED teknologiadun zenbait farola ipini dira.
Esther Apraiz Derioko alkatearen esanetan “derioztarren segurtasuna areagotzen jarraituko dugu. Horretarako, oinezko eta ibilgailu gehien ibiltzen diren guneak aztertuko ditugu eta honelako jarduera gehiago gauzatuko ditugu”.