Albisteak eta iragarkiak

 
Uda garaia amaituta, Udalak igerilekuetako udako denboraldiaren balantze positiboa egin du. Ekainaren 10ean ireki zirenetik denboraldia, Irailaren 9an, itxi zirenera arte, 21.273 pertsonek gozatu ahal izan dute igerileku irekietan eta bere instalazioetan. Kopuru honek 2017ko udari dagokionez, ia %11ko gehikuntza suposatzen du.

Ia hiru hilabete hauetan zehar harrera ona izan duten hainbat jarduera paralelo eskaini dira, hala nola, Eivissako Jaia, 60. hamarkadako Jaia eta Denboraldi amaierako Jaia. Paraleloki eta gazteenei zuzenduta, Derioko Udaleko Gazteria Sailak, Gazteko kideekin Jai Tropikala antolatu zuen.

Irekiera prest jartzeko, hainbat lan egin ziren igerilekuetako ontzietan, azulejuen junturetan, inguruko hesian eta konpondu eta aldatu ziren aldageletan ere. Gainera, derioztarrek kirol eta aisiarako material berriarekin gozatu ahal izan zuten; batez ere txikienek, txirrista, kulunka eta flotagailu berriekin.

Denboraldi honetan, udako igerilekuetako dutxetan presio arazo bat detektatu da, zeinek erabiltzaileen kexak eragin dituen. Presio arazoa Uren Partzuergoaren esku dagoen kontsumo saretik dator. Izan ere, Partzuergoak sarean arazoak ekiditeko presioa murriztu baitu.

Behin jatorria aurkituta, 2019ko udako denboraldirako igerilekuko makina-gelan presio-talde bat ezarriko da eta igerilekuetako oinak garbitzeko putzuetako dutxak aldatuko dira zerbitzu horretarako beharrizanei erantzungo dien sistema batengatik. Jarduera hauek Autonomiadun Erakundeko zerbitzu teknikoen txostenekin bat datoz eta 8.000 euroko inbertsioa ekarriko dute.

Mantentze-lanak eta hobetzeko obra txikiak Udal Kiroldegian eta Futbol Zelaian

Udako garaian, aurreko urteetan legez, Udal Kiroldegia eta Futbol Zelaia prest jartzeko lanak burutu dira. Mantentze-lanak, seinaleak hobetzeko lanak, eta nobedade gisa, kirol jardueren gelan tatami berri bat jarri da; eta aldageletan, banako lehorgailuen sistema berri bat.