Albisteak eta iragarkiak

 

2015. urtearen amaieraz geroztik, Derioko Gardentasuna eta Herritarren Partaidetza Zinegotzigoa gogor lan egiten ari da, udal-kudeaketaren informazioan eta herritarren partaidetzan gardentasuna hobetzeko. Izan ere, gure ustez erakunde publiko guztien betebeharra da herritarrei kontuak ematea, bere ekimenez, honako hauei buruz: diru publikoa nola eta zertan inbertitzen den; langileen ordutegia; Udalak, bere eskumenez baliatuta, zein plan eta ekintza dituen antolatuta; zein emaitza dituen jarduketa-arloetan, etab.

Hasiera batean, tokiko erakunde publiko gehientsuenek eta Gardentasunaren Legearen eraginpeko gainerako erakundeek egin duten bezala, gardentasunari buruzko atari berezia sortu genuen ZABALTZEN herritarren plataformaren barruan. Bertan, gure lanarekin lotutako hainbat dokumentazio jarri izan dugu.

Hala ere, 2017an beste urrats bat eman nahi izan dugu, eta gardentasuna behin betiko normalizatu, gure kudeaketaren oinarrizko eta ohiko ezaugarri gisa, eta ez balore berezi gisa. Hori dela eta, gardentasun-edukiak txertatu ditugu Udalaren webgunearen informazio orokorrean, batik bat UDALA eta ZERBITZUAK ataletan.

Gure webguneko orrialdeetan eta ZABALTZEN atarikoetan nabigatzera gonbidatzen zaitugu, eta zure iritzi, zalantza edo iradokizunak helaraztera, hobetzen jarraitu ahal izateko.