Albisteak eta iragarkiak

 

Derio Zabaltzen mugikorrerako app-aren bertsio guztiz gaurkotua jarri du Deriok herritarren eskura. Aplikazioak honako berritasunak eskaintzen ditu, besteak beste:

• Diseinu berria, tamaina guztietako iPhone eta Android telefonoetara egokitutako interfazearekin.
• Apple eta Google enpresen azken sistema eragileekin bateragarria.
• Hobekuntzak Kalezainduren erabileran, gertakariak bidali eta jarraitzea are errazagoa izan dadin.
• Hobekuntzak fidagarritasunean eta abiaduran.

Hobekuntza hauek gauzatzeko, beharrezkoa izan da sisteman zenbait aldaketa egitea. Hori dela eta, Derio Zabaltzen aplikazioaren aurreko bertsioak ez dira erabilgarri egongo Kalezainduko gertakariak bidaltzeko eta oharrak jasotzeko. Beraz, dendan eskuragarri dagoen app azken bertsioa deskargatzeko gomendioa egiten zaie erabiltzaile guztiei; otsailaren bukaeran aurreko bertsioak dituzten zerbitzuak ez bait dira funtzionamenduan egongo.

Derio Zabaltzen hobekuntza prozesuan dago etengabe; beraz, ezer ez galtzeko eta azken funtzioak eskura izateko, telefonoan eguneratze gaurkotua aktibatuta duzula egiaztatu ezazu.

Deskargatu app-aren azken bertsioa saltokietan, “Derio Zabaltzen” bilatuta:     

 

Derio Zabaltzen telefonorako app-a

Derio Zabaltzen mugikorrerako app-a Android eta iPhone sistemetarako dago eskuragarri. Bertan, herriko azken albisteak irakur daitezke –Udalaren webgunean argitaratzen direnak, hain zuzen ere-, Kalezaindu erreminta eskuratu daiteke, eta, irailetik aurrera, oharrak ere jaso ahalko dira, unean bertan.

Derio Zabaltzen app-aren bitartez, Kalezaindu erreminta erabil daiteke eskuko telefonotik. Kalezaindu baliatuz, udalerrian matxura edota kalteren bat antzeman duten pertsonek zuzenean bidal dezakete oharra Udalera, telefonoa erabilita. App-ak duen geolokalizazioak gertakarien gunea kokatzen du, eta gertatutakoaren azalpen labur batekin edota argazki batekin bidaltzen da. Ondoren, Udalak gertakari horren bilakaeraren berri emango du, erabat konpondu arte.

Bestalde, erabiltzaileek app-aren bitartez jasoko dituzten abisuen edukiak askotarikoak izango dira: kirol-ekitaldiak, kultura, ikastaroak, jaietako egutegia, larrialdiak, matxurak, eta izena emateko edo eskaerak aurkezteko epeak. Horrela, herritarrek berehala, zuzenean eta erraz jasoko dute informazioa.