Albisteak eta iragarkiak

 

EUDELek gaitzespen irmoa adierazi nahi du, asteburuan Istanbulen eta Kairon izan diren atentatu odoltsuen aurrean, eta erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.
 
EUDELek udal guztiei gonbit egiten die 5 minutuko elkarretaratze isilak antolatu ditzaten, gaitzespen eta elkartasun gisa. Elkarretaratzeak abenduaren 13an (asteartea) izango dire, eguerdiko 12:00etan, udaletxeen aurrean.