Albisteak eta iragarkiak

 

Derioko Udalak, bere erlazio-kanalak, partaidetza eta hiritarrei komunikazioa handitzeko eta modernizatzeko politikaren barruan, bi aplikazio ditu gaur egun mugikorrerako. Biek baimentzen dute bai interesgarria den udal informazioa biltzea bai kudeaketa batzuk egitea. Aplikazio biak libre daude bai Android-erako bai IOS-erako. Instala itzazu!

1) App Derio Zabaltzen: BiscayTIK-ek garatuta, berriak eta gertakari ofizialak jasotzea baimentzen du, eta baita Kalezaindu plataformaren bidez udalerrian atzemandako gertakariak udalari jakinaraztea ere.

2) App iDerio: Kanpoko hornitzaileak garatuta. Honek baimentzen ditu: kirol instalazioen erreserbak egitea, zinemarako sarrerak erostea eta bai ikuskizun kulturalak bai Doneztebe txokoaren erabilgarritasuna kontsultatzea.