Albisteak eta iragarkiak

 

Duela hilabete batzuk Derioko Udala lanean ari da, udal kudeaketari buruzko informazio gardena prestatzen, 2014ko azken hiruhilekoan argitaratzeko.

Deriok UGA-k -Udalen Gardentasun Adierazleak- markatutako pausuak jarraituko ditu. Transparency International erakunde independenteak zehaztu dituen adierazle sorta bat dira. Erakunde honek informazio standar batzuk ezarri ditu organismo publikoen gardentasuna ebaluatzeko maila guztietan: tokiko mailan, lurraldean edo nazioan. Bere xedea "Gardentasun gehiago eta kontuak ematearen printzipioa hobeto betetzea da. Asmo hau dela eta, TI-k ardatza diren erakunde batzuen lana jarraitzen du eta beharrezkoak diren aldaketak era ez alderdikarian onartzeko bultzatzen du".

Derioko Udal Gardentasuna

Derio Zabaltzen administrazioa herritarrei hurbiltzeko tresna bat da, sartzen errazagoa izateko eta derioztarrek bere instituzio publikoetan eta, batez ere, bere udalean duten konfiantza handituz joateko. Hau guztia dela eta, plataforma ezin da estatikoa izan, baizik eta eten gabe bilakatzen egon behar da, herritarren eskari desberdinei erantzuna ematen denboran zehar.

Plataforma martxan jarri eta gero, aurreikusitako hurrengo pausua atal berri bat sortzea da, udal kudeaketari buruz informazioa argitaratzeko. Bertan Udalaren Gardentasun Adierazleak herritarrek erabiltzeko moduan egongo dira eguneko 24 ordu, eskaririk egin beharrik gabe, eta aldizka eguneratuko dira. 2014ko amaierarako eskuragarri egongo dela aurreikusten da.

Nazioarteko Udal Gardentasuna

Udalerrien gardentasun mailak neurtzeko erabilgarri izateagatik ezagunak izan arren, UGA-en ezaugarri nagusia da "korporazio hauek herritarrei eta gizarteari eskaintzen dieten informazio erabilgarria eta garrantzitsuaren maila handitzea lortzen laguntzen dutela". Derioko Udalak bere egin du xede hau.

Transparency International-ek 80 adierazle zehaztu ditu, 6 esparru nagusitan banaturik, tokiko organismoen kudeaketa neurtzeko:

  1. Udalbatzaren inguruko informazioa
  2. Herritarrekiko eta gizartearekiko harremana
  3. Gardentasun ekonomiko finantzarioa
  4. Gardentasuna zerbitzuak kontratatzerakoan
  5. Gardentasuna hirigintza eta obra publiko gaietan
  6. Gardentasun lege berrien adierazleak

Derioko Udala, eskema honi jarraituz informazioa pilatzen eta ordenatzen ari da. Aldi berean, aldaketa berrien zain dago, urteko azken hiruhilekoan zerrenda hau berraztertzea espero baita, Transparency International-ek bere azken eguneraketa argitaratu eta bi urte beranduago.

Derio lehenetariko udala izan da Transparency International erakundearen xedeekin bat egiten. EUDEL-etik –Euskadiko Udalen Elkartea- beste herrietan UGA-k ezartzen joateko ekimenak martxan jarri dira. Nazioarteko erakundeak egindako adierazle zerrenda baino beste zerrenda zehatzagoa eta handiagoa egin dute gainera, eta bere laguntza eskaintzen diote bide hau jarraitu nahi eta laguntza behar duten udalei.