Albisteak eta iragarkiak

 

Emakumeek eta gizonek ohituraz egin duten papera aldatuz joan da nabarmen azken bolada honetan.

Dena den, eta nahiz eta, sexua arrazoiengatik diskriminatzea zigortzen duten legeek lortu dutena ikusita lan merkatuen datuek, partaidetzak eta erabaki hartzeak, etxeko lana egiteak eta menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeak, emakumeen kontrako bortizkeriak, pobreziak, e.a. diskriminazio eta desberdintasun egoerak daudela erakusten jarraitzen dute.

Hau guztia dela eta, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana prestatzen hasi da Derion, bi ardatz nagusi hartuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa 4/2005 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa V. Plana.

Derioko Berdintasunerako II. Planaren elaborazio faseak

Derioko Berdintasunerako I. Planaren ebaluazio txostenari esker jakin da zeintzuk diren ahuleziak eta sendotasunak II. Plana egiteko.

Berdintasun Unitateak zirriborro bat egin zuen, ordezkari politikoekin eta langile teknikoekin alderatuta. Derioko herritarrek ere bere ekarpenak, iradokizunak, eta iritziak bota zituzten, dokumentua ahalik eta adostasun eta babesa handien izan dezan.

Aurreko faseko ekarpenak kontuan hartu eta gero, behin betiko dokumentua osatu zen eta EMAKUNDEk balioetsi ostean, udal osoko bilkuran onartu zen.

Berdintasunerako II. Plana kudeatzeko tresnak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa 4/2005 Legearen 10. artikuluan ezartzen denez, Foru eta Tokiko Administrazioek, bere antolamendurako eskumenen arabera bere egiturak egokitu beharko dituzte horietako bakoitzean gutxienez erakunde edo talde administratibo bat egon dadin, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak bultzatu, programatu, aholkatu eta ebaluatzeko dagozkien jarduneko lurralde organoetan.

Derioko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Plana behar bezala martxan jartzeko eta Planaren prozeduraren jarraipena eta ebaluazioa egokia egin ahal izateko, Derioko Udalak lau kudeaketa egiturak ditu.

Talde Eragilea - Berdintasun saila: talde eragilea berdintasun zerbitzuak, berdintasun saileko arduradunak diren zinegotzigoak eta alkatetzak osatzen dute. Talde honen zereginak plana inplementatzeko beharrezkoak diren lan guztiak koordinatzea da.

Sail arteko Talde Teknikoa: sailen arteko koordinazio tekniko egitura bat da, sail horietan berdintasun neurriak garatzen lan egiten duten sail horietako pertsonaz osatuta.

Herritarren partaidetzarako gunea: herritarren partaidetza egitura bat da. Bere zereginak honako hauek dira:

  • Proposatu eta inplementazioan lagundu.
  • Planaren jarraipenean eta kontrolean parte hartu.
  • Berdintasun Unitateari ebaluazioa egin eta lagundu.
  • Iritzia eta aztertzeko gaitasuna sortu.

Erakundeen arteko koordinazioa egiturei dagokienez, Derio berdintasunerako herri euskaldunen sarearen, BERDINSAREAren partaidea da.

Berdintasunerako II. Planaren aurrekontua

Plan hau hiru urtez egongo da indarrean, 2014tik 2016ra. Planaren indarraldirako exekuzio aurrekontua 13.000€koa da.

Ezinezkoa da hiru urterako bideratuko den diru kopurua zehaztea, baina asmoa da herriko Berdintasunerako I. Plana inplementatzeko erabili zen antzeko aurrekontua bideratzea.