Albisteak eta iragarkiak

​Pandemiaren ondorioz asko izan dira eta izaten ari dira asteetan zehar ateak ixtera behartuta ikusi diren establezimenduak eta oraindik, honen eraginak pairatzen ari diren bizilagunak. Covid-19 birusaren bigarren olatuaren hedapena geldiarazteko hartutako azken neurrien ondorioz, jarduera komertzialak eta ekonomikoak behera egin du. Hori dela eta, merkataritza-, ostalaritza- eta enpresen jarduera sustatzeko xedez, Derioko Udalak erosketa bono kanpaina berri bat abiarazi du eta horretarako 27.410 euro bideratuko ditu.

Horrela, hurrengo egunetan zehar, 18 urtetik gorako derioztarrek 5 euroko bonoa jasoko dute euren etxebizitzetan kanpainara atxikitzen diren komertzio, ostalari eta zerbitzuetan gastatzeko, azaroaren 30 eta urtarrilaren 5 artean xahutzeko aukera izango da. Bono bakarra aurkeztuz gero, erosketa, gutxienez 5 eurokoa izan beharko da eta 2 bono aurkezten badira, erosketa 10 eurokoa izan beharko da gutxienez. Gehienez bi bono aurkeztu ahal izango dira.

Kanpainara atxikitzeko, komertzio, ostalari eta zerbitzuek azaroaren 16tik 20ra eman beharko dute izena Udaletxean bertan, Herritarren Arreta Zerbitzuan (GERTUAN). Behin kanpaina hasita, 4 egun izango dituzte bonoak udaletxean aurkezteko: abenduaren 15ean eta 29an eta urtarrilaren 15ean eta 29an.

“Udaletik gue laguntza eskaini nahi diegu. Ahal dugun neurrian familia derioztarren ekonomia arindu nahi dugu, eta era berean, pandemia gogor kolpatzen ari den establezimendu txikiei likidezia eta bizia eman” baieztatu du Esther Apraiz Derioko alkateak. “Orain, inoiz baino gehiago, guztion artean, tokiko komertziori eta ostalaritzari bultzada bat eman behar diogu, bertan kontsumituz. Derioko dendetan, eta irekitzen dutenean, gure taberna eta jatetxeetan kontsumitu behar dugu, non kalitatea, tratu pertsonalizatua eta profesionaltasuna eskaintzen diguten” gehitu du.

Gutuna eta galderak (PDF 89KB)

I Erankisna (PDF 114KB)

Atxikitako saltokien zerrenda (PDF 73KB)
 Oinarriak (PDF 156KB)