Albisteak eta iragarkiak

Gogora Institutuak 2020ko Memoriaren Egunaren ospakizuna sustatu du, "ATZERA BEGIRATU AURRERA JARRAITZEKO"| MIRAR HACIA ATRÁS PARA SEGUIR ADELANTE" lelopean. Edizio honetan Memoriaren transmisioak duen garrantzia eta gure gazteek iragan hurbila ezagutzeko duten eskubidea azpimarratu nahi dira.

Aurten, Covid19ren pandemia dela eta, ezin izango dira elkarrizketa eta hausnarketarako espazioak aurrez aurre sortu. Hala ere, Gogora Institutuak gure esku jartzen ditu bestelako baliabideak, plataforma birtualen bidez, elkarrizketa eta hausnarketa sortzeko.