Albisteak eta iragarkiak

Bizilagunen osasuna eta segurtasuna bermatzeko asmoz, Derioko Udalak udako jai guztiak eta 2020ko Udalekuak bertan behera uztea erabaki du.

Udala jarduera alternatiboen egutegi bat antolatzeko dauden aukerak aztertzen hasi da, bertaratzen diren pertsonen segurtasuna une oro bermatuz.

Derioko Udalak uda garaian ospatzekoak ziren jai guztiak eta udalekuak bertan behera uztea erabaki du. Jende asko erakartzen duten ekitaldiak egiteko debekua dela eta, eta osasun-agintari eskudunek COVID-19 delakoaren hedapena geldiarazteko ezarritako irizpide eta aholkuak errespetatuz, bost udal gobernuak "erabaki gogor" hori hartzea erabaki du, "auzotar guztien eta bereziki, 2020ko udalekuetan parte hartu behar zuten haur eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko".

Udal arduradunek pena handiz hartu behar izan duten erabakia dela diote, baina Eudelek ezarritako gomendioetan oinarrituta, eta segurtasun- eta higiene-arloan beharrezko neurriak %100ean bermatzeko dauden zailtasunak ikusita, neurririk zentzuzkoena eta arduratsuena dela adierazi dute.

Hala ere, Udala dagoeneko aztertzen ari da zer aukera dauden uda honetan aisialdiko jarduera alternatiboak abian jartzeko. Jarduera horiek, betiere agertoki soziosanitarioak horretarako aukera ematen badu eta agintari eskudunen oharrak errespetatzen badira gauzatuko lirateke, bertaratutako pertsona guztien segurtasuna une oro bermatuz.