Derioko udal liburutegia
Liburu bakoitza mundu bat da, animatu eta aurkituko duzu.
Zer eskaintzen dizu?
- Irakurlearen txartela: hemendik aurrera, txartel bakar batekin, sareko katalogo kolektibo hau osatzen duen edozein liburutegi publikoren erabiltzailea izan zaitezke.
- Haur-liburutegia 14 urte bete arte.
- Helduen liburutegia eta kontsultarako aretoa.
- Ikasteko aretoa eta ordutegi zabala.
- Hemeroteka: aldizkariak, egunkariak…irakurtzeko.
- Liburu, aldizkari, CD, DVD eta abarren mailegua.
- Maileguen iraupena: 15 egun, eta telefonoz edo interneten epea luzatzeko aukera dago.
- Internet konexioa (4 ordenagailu).
- WIFI konexioa dohainik.
- www.euskadi.net/katalogobateratua web gunetik:
- Nire liburutegian dauden liburuak ikus ditzaket.
- Nahi dudana non dagoen ikus dezaket.
- Irakurtzen ari naizen liburuaren mailegua berritzea.
- Kultura jarduerak: ipuin-kontalariak, liburuen aurkezpenak, solasaldiak, olerki eta musika emanaldiak…
Kidea bazara, txartela erabili eta bere aukera guztiak arakatu.
Kidea ez bazara, etorri eta kidearen txartela egin, DOHAINIK da eta.
Arantzazu 4, (Kiroldegia)
Telf: 94 454 02 10
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera. 10:00-13:00 / 16:00-20:00

Derioko Udala © 2005 EN